Inpresionismoa XIX. mendeko azken herenean sortu zan. Mugimendu horrek korronte eta aldaketa ugari batzen ebazan eta sekulako iraultza eragin eban natura aztertu eta berau objektu artistiko bihurtzerakoan. Ezaugarriak:Askotan nahastu egiten diran korronte multzo bat biltzen dau arte inpresionistak. Horrek estilo honen barnean inpresionismoaren ezaugarririk ia bete ez eben pintoreak sailkatzea eragin eban. Lehenengo eta behin, inpresionista deitu jaken 1874 eta 1886 artean, Areto Ofizialaren alternatiba bezala, egin ziran erakusketetan euren lanak aurkeztu zituzten artistei. Areto Ofizialean erakundeen onarpena eben artea bakarrik egoan ikusgai.